XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Irudia. - Produkzioaren eta kontsumoaren arteko harremanak gizarte komertzialean
Enpresa
Produkzioa
Komertzioa

Gizarte Komertziala
Etxea
Produkzioa eta Kontsumoa
Elkar-trukea
Etxea
Produkzioa eta Kontsumoa
.

Etxe komertziala familien arteko lan-ezberdintzearen ondorio bezala sortu zen.

Merkataritzaren helburua, beste etxe komertzialen edota familien (nazionalen zein atzerritarren) produktuak edo lehengaiak erostea zen, eta ondoren produktu hauek irabazi neurtu batez saltzea, edota beste ordaintzeko modu batez, produktuak, metalak edo urrea adibidez.

Etxe komertzial baten iharduerek, beraz, ez zieten zuzenean kontsumoko helburu bati erantzuten, ordaintzeko balio zuten artikuluak, metalak edo urrea alegia, ez bait ziren kontsumitzen.

Superabitak merkataritzaren jarraipena, inbertsioak edo hazkunde ekonomikoa erraztu behar lituzke, lehen-lehenik.

Kontsumitzaileen beharrizanen asetzea, merkatarientzat bitarteko bat izatera iritsi zen bestelako helburu batzuk lortzeko, izaera ekonomikoa eta soziala zuten helburuak, hain zuzen.

Merkatariak ere kontsumitzaile ziren, baina jokamolde sozial hau beren familiaren barnean konpontzen zuten.

Superabitik gehien lortzen zuen merkatariak zituen diruaren esistentziak suposatzen zuen beharrizanen multzoa asetzeko aukerarik handienak.

Baina beharrizanak asetuko lituzketen bitartekoak etxe bakoitzean sortzen ziren, beste etxeekin elkartrukean, edota beharrizan hauen asetzeren menpean zegoen merkatu baten eros zitezkeen.